Egia tramakulurik gabe

Bada Isabel Azkarateren argazkietan gailentzen duen berehalako zerbait, lanari aurre egiterakoan erakusten digun atsegina. Argazkilaritza bere bizikera da, are gehiago, bizitzarekiko jarrera bat, asetu gabe galderak planteiatzera eta bere kameraren bitartez erantzun paregabeak aurkitzera eramaten duena.

Begia, bihotza eta adimena objetiboari eragiteko une beretxoan bat datozenean soilik da posible gauzen mamia harrapatzeko , azaleko begiradan oharkabean geratzen dena isladatzeko eta besteek hamaika aldiz irudikatutakoa esanahiez betetako zerbait bihurtzeko Isabel Azarate den bezain gai izatea.

Isabelekin bidaietan ibilia naiz, eta “ezagutu gabeko” horretara aurrepaietaz erantzirik hurbiltzen ikusia dut; ikusia dut herrialdea “argazkia” ateratzeko beti prest miatzen; eta ikusia dut ere argazilariak erretratatzen duenaren naturari, berau eraldatu gabe (eta bere presenziaz gain) egokitzeko izaten duen arazoa intuizio harrigarri batez konpontzen, aurrean duena dagokion ordenean gertatzen utziz. Bere begien bitartez Bali, Egipto eta Nepalek, bere mito eta errealitateek, egia suntsitzen duen edozein tramankulu gaindtzen dute.

Adelaida Gonzalez.
Kazetaria.


Bali Egipto Nepal.
Mito eta errealitatea
1993